Noticias y novedades
foto

Ha llegado el momento de que el empoderamiento digital llegue a toda la población, y esto comienza sin duda por la educación y la consideración de las TICS como una herramienta más, necesaria en el mundo actual.

“Digital Empowerment: Acces to Information and Knowledge using ICTs for Persons with Disabilities” izeneko txostenean, UNESCOk IKTak halako tresnatzat jotzen ditu “desgaitasuna duten pertsonen bizitzetan garapen esanguratsuak lortzeko potentziala dute, gizartean integrazio soziala, politikoa nahiz ekonomikoa hobetzeko aukera emanez, eta informazioaren, ezagutzen eta ekintzen helmena zabalduz”.

Hori bai, ahalduntze digitalaren kontzeptua zabaldu egin da, orain gizarte osoa hartzen duelako barne (ez bakarrik kaltetutako kolektiboak) eta esanahiaren barruan mundu digital batean bizitzeko prestakuntza eta gogoa sartzen direlako.

Iritsi da ahalduntze digitala herritar guztiengana iristeko unea, ezer baino lehen, zalantzarik gabe, hezkuntza eta IKTak beste tresna baten moduan (beharrezkoa gaur egungo munduan) hartzea izan behar da abiapuntua.

Aurretiaz adierazitakoa eta elkartea prebentzio mailan zer esparrutan mugitzen den kontuan hartuta, uste dugu gaurko mezua gurasoen kolektiboari zuzenduta egongo dela. Garrantzitsua da IKTekin, sare sozialekin, aplikazioekin eta bestelakoekin loturiko gaien ezagutzan inplikatzea. Hala, gazteak “mugitzen” diren espazioetan parte hartuko dute, eta tresna horien ezaugarri positiboen berri edota erabilera okerren ondorioz egon daitezkeen arriskuen berri izango dute. Funtsean, konpetentzia mota horietan seme-alaben hezkuntzan duten eginkizuna ikusaraztea da helburua.

INTERNETEN EGUNA 2017ko maiatzaren 17a - “NI ERE KONEKTATUTA”

Gurasoak mundu digitalean

KONEKTATU hitzak jakin-mina izatea adierazten du, sareko mundu hori zer den jakiteko, eta zer gauza on eta zer arrisku ekar ditzakeen jakiteko, ondoren modu batean edo bestean jokatzeko. JOKATZEAk esan nahi mugak jartzea, neska-mutikoak non sartu ahal diren eta non ez argi izatea, sare sozialetarako, online jokoetarako eta bestelako aplikazioetarako sarbidea noiz izan dezaketen aintzat hartzea. Zure seme-alaben ondoan egotea esan nahi du.

JAKITEA:

informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) betiko geratzeko etorri direla. Ezagutzeko eta informazioa eskuratzeko aukera ematen digutela. Erabilera okerrak hainbat arrisku ekar ditzakeela, baina komunikazioaren eta hezkuntzaren bidez, erabilera egokia egin daitekeela.

EZAGUTZEA:

Askotariko aplikazioei, sareei eta edukiei buruzko informazioa izateko. Erabiliko dituzun ala ez erabakitzeko eta nola/zertarako erabiliko dituzun erabakitzeko. Zuk zeuk zeure buruari mugak jartzeko erabilerari dagokionez. Zure seme-alabekin horiei buruz hitz egiteko eta haiek teknologietara eta edukietara nola hurbilduko diren erabaki ahal izateko. Arauak jartzeko, zentzu horretan garrantzitsua izanik zeri jarri nahi dizkiozuen mugak eta zein izan litezkeen komenigarrienak.

TRANSMITITU AHAL IZATEKO:

  • Ez dela beharrezkoa etengabe konektatuta egotea. Garrantzitsua dela KONEXIORIK EZA probatzea.
  • Gure intimitatea errespetatu behar dugula, eta argi izan behar dugula zer “kontatu” daitekeen eta zer ez. Baina ez gurea bakarrik, gure inguruko pertsonen (familia, lagunak…) intimitatea ere bai. PRIBATUTASUNA
  • Ez dela beharrezkoa egiten eta pentsatzen dugun guztia “erakustea”, ezta sarean etengabe “zerbait” zintzilikatzea ere.
  • Sarean egiten dugun guztiak aztarna uzten duela, AZTARNA DIGITALA. Zenbat eta gehiago zaindu sarean jartzen duguna, orduan eta hobeto.
  • Erabilera okerraren eta kontrolik gabekoaren ondorioz, arazoak izan ditzakegula. ABUSUA.
  • Bizitza errealean bezala, argi dugula nor diren gure lagunak, beraz, benetan ezagutzen ez dugun norbaitek gugan eraginik ez izatea

NOTICIAS

Todas las noticia

ASAJER

Novedades de la Asociación Alavesa de Jugadores en Rehabilitación

NOTICIAS GENERALES

Noticias generales

JUEGOS DE AZAR

Noticias relacionadas con el jueo de azar.

DOCUMENTOSTodos