ZER EGITEN DUGUN

ZER DAKIZU ASAJERRI BURUZ? kanpaina

Errehabilitatzen ari diren Jokalarien Arabako Elkarteak (ASAJER) hainbat urte daramatza ausazko jokoaren eta harekin lotutako problematikaren esparruan zein portaerazko beste adikzio batzuen inguruan (erosketak, teknologiak, etab.)

Errehabilitatzen ari diren Jokalarien Arabako Elkarteak (ASAJER)hainbat urte daramatza ausazko jokoaren eta harekin lotutako problematikaren esparruan zein portaerazko beste adikzio batzuen inguruan (erosketak, teknologiak, etab.) lan egiten, eskaerak erantzunez, jarduera eta jardunaldi ezberdinak burutuz eta bere proposamen batzuetan aitzindari izanez. Haatik, gizartean duen proiekzioa, gizarteak haren inguruan duen ezagutza, apala dela uste dugu.

Jokoa, erosketak edota teknologiak neurririk gabe eta kontrolik gabe erabiltzetik eratorritako egoera bat bizitzen ari diren pertsonek gu ezagutzea bezain garrantzitsua dela uste dugu herritarrek oro har, gazte zein heldu, ezagut gaitzatela eta 32 urte lanean daramatzan kolektibo baten erreferentzia izan dezatela, erreferente baikara hala Portaerazko Adikzioen Prebentzioan, nola eragindako pertsonei begirako Laguntzari dagokionez.

Horregatik guztiagatik, Elkartea ezagutarazi eta egiten duen lana hedatzera gure lanaren denbora jakin bat eskaintzea balioetsi dugu, gure inguruan izan dezaketen ezagutza “eguneratzeko”, eta ikusarazteko ASAJER elkartea ezagutzeko ez dela beharrezkoa ausazko jokoarekin edo bestelako jokabideekin arazo bat izatea.

“Berriro aurkezte” aldera, gure ustez, guztia esaten duen lelo bat hartu du ASAJER elkarteak:

“ASAJER, PERTSONEKIN”

Eragindako pertsonengana iristea, instituzio ezberdinetara, ikastetxeetara, gizarte-kolektiboetara, herritarrengana oro har, eta haiek gu ezagutu ahal izatea balio garrantzitsua duen helburua da.

Kanpainaren XEDEA Elkartea EZAGUTARAZTEA, proiekzio handiagoa eman eta egiten duen lana hedatzea da.

Honatx haren HELBURUAK:

  • Elkartearen eta garatzen duen lanaren inguruan INFORMAZIO EGUNERATUA HELARAZTEA, baliabideak IKUSGAITASUN handiagoa izan dezan.
  • Hezkuntzaren esparruan eta, nolabait, Elkarteak burutzen duen lanarekin lotura izan dezaketen ikerketak burutzen dituzten zentroetan (Gizarte Lana, Gizarte Integrazioa, Gizarte Hezkuntza) Elkartearen eta garatzen duen lanaren BERRI EMATEA baliabidea gehiago ezagut dadin.
  • Baliabidea Gasteizko ikastetxeetako orientatzaileei zein Gurasoen Elkarteei EZAGUTARAZTEA. Gaiaren inguruko kontsultak egiteko orduan eta ausazko jokoarekin eta harekin lotutako gaiaren inguruan, zein beste jokabide batzuen inguruan (erosketak, teknologiak, etab.), informazio-jarduerak egitea aztertzeko garaian Elkartea erreferente gisa izatea da asmoa.

Kanpainaren hedapenerako hainbat material prestatu dira (kartela, flyerra). Horiek Elkartearen webgunean aurkitu eta deskarga daitezke: www.asajer.org

Halaber, helbide elektronikora idatziz ere eska daitezke: asajer@telefonica.net

 

PDF DESKARGA

2021-11-16 25