onlinezurekin-logo-

ON LINE ZUREKIN Aholkularitza Zerbitzua martxan jarri zen. 30 urtetik beherakoei zuzenduta dago eta bere helburua da ausazko joko, bideojoko eta teknologia berriak erabiltzearekin, neurriz gaindi erabiltzearekin eta/edo horiekiko mendekotasuna izatearekin zerikusia duten egoeren inguruan gazteei aholku emateaz gainera, hezkuntza, familia eta gizarte esparruan ere orientabidea ematea.

Ausazko eta diru jokoak txarto erabiltzeagatik gero eta gazte gehiago gure Elkartera hurbiltzen direla ikusi dugu. Izan ere, lehen batezbestekoa 40 eta 45 urte bitartekoa bazen ere, orain 25 eta 35 urte bitartekoa da. Esan beharra dugu azken hamarkada honetan umeak eta nerabeak bideojokoak erabiltzera ohitzen hasi direla eta duela gutxiago baita “teknologia berriak” ere: hots, sakelakoak eta Internet.

Gaztetxoenak horretara bultzatzeko arrazoien artean aipatzekoak dira gizartearen presioa, jakin-mina, ez aspertzeko sentsazio biziak bilatzea, debekatutakoak duen erakargarritasuna,… Horiek guztiek euren aisialdian jokoan aritzeko ohitura hartzea bultza dezakete.

Jokoa eta teknologiak modu osasuntsuan erabil badaitezke ere, gazte batzuek horiek kontrolatzeko arazo larriak dituzte. Horrek guztiak hainbat ondorio dakar, besteak beste: komunikazio arazoak, bakardadea, ikasketetan errendimendu eskasa izatea, eskolara ez joatea, gurasoekiko harremanetan arazoak izatea, umore aldaketak, depresioa, apatía, motibaziorik eza, lo alterazioak, urduritasuna, arazo fisikoak (ikusmena, bizkarra…), jokatzen jarraitzeko senideei lapurreta txikiak egitea, teknologia berriekin zerikusia duten produktuen erosketan eta/edo kontsumoan gehiegizko gastua sortzea.

Talde horietan egindako prebentzio-lanak nagusiagoak diren beste taldeetan baino emaitza hobeak eman ditzake. Izan ere, beraien nortasuna eta jokabideak garatze-bidean daudenez, errazagoa da osasuntsuak ez diren ohiturak aldatzea eta osasuntsuak direnak indartzea.

2003. urtean ON LINE ZUREKIN Aholkularitza Zerbitzua martxan jarri zen. 30 urtetik beherakoei zuzenduta dago eta bere helburua da ausazko joko, bideojoko eta teknologia berriak erabiltzearekin, neurriz gaindi erabiltzearekin eta/edo horiekiko mendekotasuna izatearekin zerikusia duten egoeren inguruan gazteei aholku emateaz gainera, hezkuntza, familia eta gizarte esparruan ere orientabidea ematea.

Xedeak

  • Informatzea, kontzientziatzea eta heztea: irakasleak eta hezitzaileak, orientatzaileak, gurasoak, familiak orokorrean eta gazteak, ausazko joko, bideojoko eta Interneten inguruan, horien erabilera egokiari buruz eta neurriz gaindiko erabilerak sor ditzakeen arriskuen gainean .
  • Aholkularitza eskaintzea: eskolei, familiei eta oro har gizarteari eta baita gazteei ere, izan daitezkeen neurriz gaindiko erabileren inguruan eta jokoaren eta teknologia berrien erabilera dela-eta sor daitezkeen zalantzen inguruan

Hemen aurkezten dizuegun liburuxkan proiektuaren aurkezpena eta helburu orokorrak ikusiko dituzue. Horrekin batera, proiektuaren zati diren programen helburu zehatzak jaso dira.

Deskargatu liburuxka orokorra

ONLINE ZUREKIN LAN EREMUAK

onlinezurekin_familia

ONLINE FAMILIA

FAMILIEI AHOLKU EMATEKO PROGRAMA

ON LINE FAMILIA On Line Zurekin osatzen duten programetako bat da. Hemen aurkezten dizuegun liburuxkan programaren justifikazioa, beronen helburuak eta hartzaileak zehazten dira.

GURASOENTZAKO AHOLKULARITZA PREBENTZIO ETA HEZKUNTZA MAILAN

  • Jokoari eta teknologia berriei buruzko informazioa.
  • Euren seme-alabek jokoa neurriz gaindi erabiltzea saihesteko, jokabide mota horien aurrean izan beharreko jarrera.
  • Aipatutakoak modu osasuntsuan eta arrazionalean erabiltzen erakustea.

BALIABIDE HORIEK NEURRIZ GAINDI ERABILTZEN ETA/EDO HORREKIKO MENDEKOTASUNA DUTEN NERABE ETA GAZTEEN FAMILIEI AHOLKU EMATEA.

  • Informazioa ematea jokabide horien erabilera egokiaren eta gehiegizko erabileraren eta/edo mendekotasunaren inguruan.
  • Arazo horren inguruan familiak jarrera eta jokabide egokia izatea.
  • Arazoari aurre egiteko eta berau konpontzeko neurriak.
onlinezurekin_eskola

ONLINE ESKOLA

ESKOLAN AHOLKU EMATEKO PROGRAMA
  • Irakasleak informatu eta sentsibilizatzea jokoa eta teknologia berriak neurriz gaindi erabiltzeari aurrea hartzeko eta horri buruz hezteko betetzen duten eginkizunaz jabetzeko, eta aldi berean horretarako teknikak eta baliabideak emateko.
  • Irakasleei ausazko joko, bideojoko, Internet, sakelako telefono eta abarrei buruzko ezaguerak ematea.
  • Joko patologikoaren prebentzioari eta tratamenduari buruzko oinarrizko ideiak ezagutzea.
  • Eskolan gaiari heltzeko irakasleei bitartekoak eta baliabideak ematea.
  • Jokoa gehiegi erabiltzen duen ikaslea goiz antzematen ikastea.

ON LINE ESKOLA On Line Zurekin Zerbitzuko programetako bat da. Hemen aurkezten dizuegun liburuxkan programaren justifikazioa, beronen helburuak eta hartzaileak zehazten dira.

onlinezurekin_gasteak

ONLINE GAZTEAK

NERABE ETA GAZTEENTZAKO AHOLKULARITZA PROGRAMA

AHOLKU EMATEA HEZKUNTZA ARLOTIK

  • Gehiegi erabiliz gero, jokoaren eta teknologia berrien arriskuei buruzko informazioa eta kontzientziazioa
  • Horiek behar bezala erabiltzeko jarraibideak.
  • Gazteen arrisku-faktoreei buruzko informazioa ematea

AHOLKU EMATEA ASISTENTZIA ARLOTIK.

  • Bideojokoekiko, ausazko jokoekiko eta teknologia berriekiko mendekotasunarekin eta bere tratamenduarekin zerikusia duten kontsultak anonimoki egiteko gune bat eskaintzea.
  • Mendekotasun horiei aurre egiteko moduaz banan-banako aholkularitza eskaintzea.

ON LINE GAZTEAK On Line Zurekin osatzen duen hirugarren programa da. Aurreko liburuxketan bezala, hemen ere programa, helburuak eta hartzaileak zehazten ditugu.