JARDUNALDIA
Esku-hartzea Genero-Ikuspegitik
Ausazko jokoetan aritzen diren pertsonengan pentsatzen badugu, gizonezko baten irudia etortzen zaigu, normalean, burura. Baina jarduera oso maskulinizatua bada ere, gero eta berdintasun handiago ageri da jokoaren kontsumoan, bai gizonezkoengan, bai emakumezkoengan.
Joko Nahasmenduan pentsatzen badugu, emakumeak “ezkutatuta” daude: tratamendua eskatzen dutenen %10a bakarrik da emakumezkoa.
Jardunaldi honekin, gogoeta egin nahi dugu gai hauei buruz: emakumeek ausazko jokoen munduan bizi duten errealitatea, horien arriskuak, Joko Nahasmendua duten pertsonengan (gizonak zein emakumeak) genero-ikuspegi batetik zer esku-hartze egin behar den, laguntza eskatzen duten emakumeengan zer hautematen den, joko nahasmenduari aurrea nola hartu daiteken, eta, azkenik, nahasmendu horrek eragindako emakumeei ahotsa eta ikusgaitasuna nola eman.
Data: 2026ko irailaren 25a
Lekua: EUROPA BILTZAR JAUREGIA. VITORIA-GASTEIZ
PROGRAMA
- 9:00 Parte-hartzaileen harrera.
- 9:15 Ongietorria eta jardunaldiaren hasiera
- 9:30 Bideoaren aurkezpena:
“Adikzioek ba al dute generorik? Adikzioen ikuspegia genero-ikuspegitik “. - 10:00 “Genero-ikuspegia ausazko jokoan: eskubide-kontua”.
Silvia Allué, substantziarekiko eta substantziarik gabeko Adikzioetan eta Genero-Ikuspegian aditua den psikologoa. - 11:00 Atsedenaldia
- 11:30 Emakumeak iristen direnean….
Natalia Landa, psikologoa (COTA)
Natalia Gallego, gizarte langilea (ASAJER) - 12:30 Eta prebentzioari buruz… (ASAJER).
- 13:15 Gu, emakume kaltetuak.
- 13:30 Agurra
____________________________________________________________________________
IZENA EMATEA: https://forms.gle/zzJAEYMza6qyBpGG6
Informazioa: 945 140 468 (ASAJER)









