AUSAZKO JOKORIK ETA APUSTURIK GABEKO EGUNA 2025
Ausazko Jokorik eta Apusturik Gabeko Eguna (urriaren 29a) dela eta, Errehabilitazioan Diren Arabako Jokalarien Elkarteak (ASAJER) ikusgarritasuna eman nahi die kaltetuekin bizitza, historia bat, gaixotasun bat eta horren ondorioak “partekatzen” dituzten pertsonei: FAMILIA.
Has gaitezen datu batzuekin. 2024. urtean, kaltetuen senideek parte hartu izan zuteneko 438 kontaktu burutu ziren. Horien %31,27a lehenbizikoz egiten zuten senideenak ziren. Lehen deiak, batez ere, kaltetuen amek egin zituzten. Eta, lehen bisitetan ere, gehienbat emakumeak joan ziren, batez ere kaltetuen amak.
Familia baten barruan jokoaren gaineko jokabide deskontrolatu baten ondorioak ‘ezagutzen’ direnean, ikara, ziurgabetasuna eta zalantza dira nagusi. “Zer egingo dugu? Nola egingo dugu?”. Kasurik gehienetan, lehen aldi horretan arazoa “etxe barruan” konpontzera jotzen da, jokoari emana denak hori berriro ez dela errepikatuko eta ez duela gehiago jokatuko emandako hitzarekin. Familian ziurgabetasunak, kezkak eta beldurrak azaleratzen dira, baina jokalariak emandako hitzaren aurrean lasai hartzen saiatzen dira.
Askotan, ordea, gertatzen da egoera errepikatu egiten dela (ez dugu ahaztu behar adikziozko jokabide bat dela) eta, orduan, jokalariaren ingurukoak kanpoko laguntza eskatzea aztertzen hasten dira (batzuetan, jokalariaren ezezkoarekin). Konturatzen dira arazoaren parte izan beharrean konponbidearen parte direla: laguntzarako baliabideak bilatzen dituzte, kaltetuari ekonomikoki ‘laguntzen’ diote dituen zorrak ordainduz edo ordain ditzan lagunduz, eta horiei aurre egiten hasteko baliabideak bilatuz. Eta, laguntzako baliabide batengana jotzen dutenean –askotan, eurek eskatua izaten da–, “bera da kaltetua, berak heldu behar dio duen arazoari aurre egiteko lanari” jarrera har dezake orduan.
Errealitatea, baina, zera da: jokoaren nahasmenduak eragindako pertsona baten familia ere subjektu kaltetua dela. Ez da libratzen egonezinetik, kezketatik, estutasunetatik, ziurgabetasunetatik, egia ala gezurra den ezin jakin izatetik, antsietatetik, ondoez emozionaletik, sinestu nahi izatetik… Horiek ere laguntza beharrean dira, ez bakarrik jokalariak. Baina ez da erraza, guztiak artatuz eurak ere arazoaren erantzule direla, arazoa eurena ere badela sinestera hel daitezkeelako. Halere, gauza bat argi dago, jokoaren arazoak haiei ere eragiten diete, eta oso garrantzitsua da hori lantzea ondorioei aurre egin ahal izateko.
2024. urtean artatutako pertsonen kasuen %73,33tan, kontaktua dago horien senideekin. Horrez gain, argitu beharra dago kasuen %86,86tan kaltetuak gizonezkoak direla eta %10,10etan emakumeak. Eta, arestian esan bezala, kaltetuaren ama da kontaktu handiena duen senidea, eta gero kaltetuaren emakumezko bikotekidea.
Adikzioa duen pertsonak osatze-prozesu bati ekingo dio. Oso garrantzitsua da familiak ere hor parte hartzea. Eta oso garrantzitsua da, halaber, denak batera parte hartzea egoerak eragin izan duen guztia konpontzen saiatzeko. Familia, hain zuzen, ez da soilik jokoarekiko adikzioa duen pertsonarentzako babesa, problematikari eta euren arazoei aurre egin ahal izateko laguntza beharrean diren pertsona kaltetuak dira, izan.
Horregatik guztiagatik, aurtengo gure deia lotuta dago jokoaren nahasmenduarengatik kaltetutako familiekin, eta alderdi hauek duten garrantzia azpimarratu nahi dugu:
- Ausazko jokoaren arazoak dituzten pertsonen senideak pertsona kaltetuak dira, beren zailtasun eta sintomatologiekin, eta hori kontuan hartuta artatu behar dira.
- Balioa eman behar zaiei Familia Taldeei, partekatzeko, adierazteko eta babes-sare bat sortzeko egoera berdinean diren beste pertsona batzuk aurkitzeko bitarteko gisara.
- Senideekiko arreta hobetu behar da eta garrantzi gehiago eman behar zaie jokoaren adikzioa prebenitzen, batik bat, nerabeei eta gazteei dagokionez.
- Familiak, oro har, zinez ohartu behar dira eurek jokoarekin duten harremanak zenbaterainoko eragina duen beren seme-alabengan, eta, halaber, balioak transmititzeko duten garrantzia, ekonomiarekin eta diruarekin zerikusia dutenak, esate baterako.
ZU ZARA FAMILIA!
ZU ZARA LAGUNTZA!
ASAJER
www.asajer.org
945140468









