AUSAZKO JOKOAREKIKO ADIKZIOA TRATATZEKO GURE GIDA
1989an hasi zuen ibilbidea Elkarteak. Helburu nagusia ausazko jokoak kontrolatzeko arazoak dituzten pertsonei laguntzea zen, haien senideei leku bat eskaintzearekin batera. Entzuteko (etasarritan isiltasunerako) espazio batbilatzen zen eta baita barruak askatzekoa ere, errehabilitaziorako bideari ekiteko oinarritzat izan zezaten. Hasiera hartatik bertatik garrantzitsutzat jo zen laguntza profesionala izatea.
Urteak aurrera doaz eta ASAJER elkarteak bertaratzen direnei, jokalari zein senitartekoei, laguntza eta babesa eskaintzen jarraitzen du.
Material hau egitea erabaki dugu zereratan lan egiten dugun jakin dadin eta oso argi utziz burutzen dugun lanaren erdigunean PERTSONA kokatzen dela.









