GAITASUN JURIDIKOA egikaritzeko LAGUNTZA-NEURRIAK LUDOPATIA kasuetan
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adadikzioa osasun mentaleko nahasmendutzat eta portaeraren nahasmendutzat jotzen du, substantzia bat kontsumitzeko (adibidez, alkohola, drogak, tabakoa) edo jarduera batean aritzeko (adibidez, jokoa, sexua, lana) premia konpultsiboa duena ezaugarri, kontsumo edo jardun horrek arazo negatiboak ekarri arren”
OME Erakundeak nabarmentzen duenez, adikzioek inpaktu larria izan dezakete pertsonen osasun fisiko eta mentalean, eta bizitzako jarduera garrantzitsuak burutzeko bere gaitasunean, esate baterako, lanean aritzeko edo harreman pertsonalak izateko. Jokoaren Nahasmendu baten kasuan, ekonomia kudeatu ahal izatearekin lotutako zailtasunak gainera genitzake.
8/2021 Legea, ekainaren 2koa, legeria zibil eta prozesala erreformatzen duena, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa egikaritzen laguntzeko
Abiapuntutzat hartzen badugu DEGAITASUNAK norberaren burua gobernatzeko gaitasunean eragin dezakeela, hots, pertsonak beren bizitzako alderdi zenbaiten inguruan erabakitzeko eta horietan jarduteko duen gaitasunean eragin dezakeela, ausazko jokoekin arazoak dituzten pertsonak sartu ditzakegu. Eta kasu honetan, bere kontrolik ezarekin eta, ekonomiaren kudeaketari dagokionez, horretatik eratortzen diren ondorio larriekin lotuta.
LAGUNTZA-NEURRI MOTAK
- EGITATEZKO ZAINTZA
- BORONDATEZKO NEURRIAK
- NEURRI JUDIZIALAK (Kuradoretza eta Defendatzaile Juridikoa)
EGITATEZKO ZAINTZA
- BORONDATEZKO neurria.
- INFORMALAK ( ez da beharrezkoa notarioaren esku-hartzea, ezta judiziala ere).
- IZATEZKO ZAINTZAILE bat dago.- Erabakiak hartzeari eta pertsonaren gaitasun juridikoa betetzeari dagokienez, arreta, zaintza eta laguntza emateaz arduratzen den pertsona. Laguntza. Normalean senitartekoak edo ahaideak izaten dira.
- Pertsona zaintzaileek jarduketa garrantzitsuak egin behar dituztenean soilik, hala pertsonari begira zein ondareari so, baimen eta kontrol judiziala beharko dute.
BORONDATEZKO LAGUNTZA-NEURRIAK
- BORONDATEZKO neurria.
- Neurri FORMALA:
- Pertsonak berak bere laguntza-neurriak ezartzen ditu edo bere zaintzaileari agintzen dizkio.
- Notario aurrean, Borondatezko Laguntza Neurrien dokumentu batean, jasotzen dira (nork, nola, zertarako, zaintzak, berrikuspenak, kontrolak).
- Dokumentuan Erregistro Zibilean inskribatzen da.
LAGUNTZA-NEURRI JUDIZIALAK
- Epaile batek, prozesu baten ondotik, erabakitzen dituenak dira.
- Epaileak desgaitasuna duen pertsonari beharrezkoak zaizkion laguntzak eta lagunduko duen pertsona mota (kuradorea, defendatzaile juridikoa) kontuan izanik ematen du epaia.
- KURADORETZA.- Laguntza-neurri judiziala. Prozeduraren hasiera: Fiskalak edo eragindako pertsonaren senitartekoek eska dezakete (desgaitasuna duen pertsona bizi den lekuko Lehen Auzialdiko Epaitegien aurrean). Desgaitasuna duen pertsonak berak laguntza-neurri bat eska diezaioke epaileari. Sartu kuradoretza jokoarekin lotutako egintza zehatzetarako.
-
-
- Laguntza Kuradoretza.-
- Kuradoreak desgaitasuna duen pertsona laguntzen du laguntza behar duenean (adibidez, arlo ekonomikoetan, kudeaketetan, etab.).
- Ez du erabakirik hartzen, eta ez du pertsona ordezkatzen.
- Laguntza Kuradoretza.-
-
- Ordezkaritza-kuradoretza.-
- Ezohikoa da, pertsona erabakiak bere kabuz hartzeko gai ez denean ematen da.
- Laguntza bere bizitzako esparru guztietan.
- Pertsona ordezkatzen du, eta haren ordez hartzen ditu erabakiak.
- Ordezkaritza-kuradoretza.-
-
Neurriak Erregistro Zibilean eta Jabetza Erregistroan inskribatzen dira.
Kuradorea
-
-
- Epaitegiak bere betebehar eta eskubideen berri ematen dio.
- Desgaitasuna duen pertsonaren borondatea, desirak eta lehentasunak errespetatuko ditu, eta pertsona autonomia irabazten joan dadin salatuko da.
- KURADORETZA-PLANA.- Kuradoreak bete asmo dituen helburu edota ekimenak, horietan desgaitasuna duen pertsonak parte har dezan ahaleginduz.
- Epaileari ALDIZKA KONTU EMATEA (egoera ekonomikoaren bilakaerari eta eragindako pertsonaren egoerari buruz).
- Baimen judiziala eskatuko du legean ezarritako egoeretan eta epaileak zehazten duenean.
-
DEFENDATZAILE JUDIZIALA
-
- Desgaitasuna duen pertsona laguntzen du zenbait momentutan (laguntza, gatazka batean esku-hartzea).
- Epaileak izendatzen du.









