ADINEKO PERTSONEN AUSAZKO JOKOEN ARRISKUEI BURUZKO KONTZIENTZIAZIO-KANPAINA

“ADINEKO PERTSONEN artean ere badira adikzioak”

Adikzioak aipatzen direnean eta, zehazki, ausazko jokoekiko adikzioa, ez dira adin nagusiko pertsonak aipatzen, batez ere, adinean aurrera doazenak. Ikusezinak dira herritarren azturak zein diren jakiteko ikerketetan eta inkestetan, eta arazo mota horren intzidentzian ere bai.

Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) egiten duen Herritarren Urteko Zentsuaren arabera 64 urtetik gorako 10 milioi pertsona daude, hots, populazio osoaren % 20,7. Eta populazioaren zahartzea eta bizitza-luzera kontuan izanik, ehuneko horrek gora egingo du.

Ausazko jokoen jarduna beti egon da. Adin nagusiko pertsonek, batez ere adinean aurrera doazenek, urte hauetan zehar joko horiek izan duten bilakaera bizi izan dute; beraz, esperientzia zabala dute.

Litekeena da jokoan aritzen diren pertsonek jokoaren barnean duten ibilbidea denboran luzea izatea eta, aldi berean, ausazko jokoetan (loteriak, Once, kartak, etab.) gehiegizko gastua egitea ekar dezaketen zenbait inguruabar biziko zituzten, besteak beste: erretiroa hartzea, bikotea galtzea, bakardadea, gainerako senitartekoekin aldentzea.

Ausazko jokoek adin nagusiko pertsonengan dituzten arriskuen inguruan kontzientziatzeko xedez, kanpaina bat jarri dugu abian “Adin nagusiko pertsonek ere adikzioak dituzte” lelopean.

DESKARGATU KARTELA