Formulario honetan ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.
Responsable: ASOCIACIÓN ALAVESA DE JUGADORES EN REHABILITACIÓN. Finalidad: enviar la información que el usuario requiera a través de la web. Destinatarios: Tus datos serán almacenados en ficheros propiedad de ASOCIACIÓN ALAVESA DE JUGADORES EN REHABILITACIÓN o en la agenda de contactos con la mayor discreción y seguridad para los mismos, ubicados en los servidores de (OVH) proveedor de hosting de asajer.org dentro de la UE. Derechos: Podrás ejercer tus derechos de acceso, rectificación, limitación y suprimir los datos solicitándolo a la siguiente dirección asajer@telefonica.net. Información adicional: Puedes consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestro Aviso Legal y Política de Privacidad.
Nora joan naiteke arazo mota horiei buruzko aholkuak eskatzera?
Hainbat aukera daude. Hasteko, gizarte- edo osasun-zerbitzu batekin harremanetan jarri behar gara, bizi garen lekuan arazo mota horiei heltzeko dauden baliabideen berri eman diezaguten. Kontsulta hori ondokoetan egin dezakegu:
- Udala, Aldundia edo Erkidegoa.
- Gizarte zerbitzuak.
- Familiako edo etxeko medikua.
- Jokalariari arreta emateko telefonoa: 900 713 525
Estatuko ia probintzia guztietan ludopatei laguntzeko elkarteak daude. Zenbait erkidegotako Osasun Publikoan berariazko baliabideak dituzte. Azkenik, eskaintza pribatura jotzeko aukera ere dago (zentroak edo kabineteak).
Zein neurri har ditzaket diru guztia gastatzea eragozteko?
Normalean, Ludopatia ageri-agerian uzten duena hauxe izaten da: gehiegizko gastua, libretako mugimendu bitxiak eta baita zorrak izatea edo kutxei, bankuei, enpresei edota partikularrei maileguak eskatzea ere.
Pertsonak ludopatia duela onartu arte itxaroten badugu, horrek galera itzela sor dezake familia askorengan. Gainera, gehienetan familia horiek umeak izan ohi dituzte. Hori dela-eta, arazoari aurre egiteko familiaren ekonomiaren kudeaketa eta erabilera gure gain hartu beharko ditugu.
Hona hemen familiak har ditzakeen neurri batzuk:
- Ohiko libretaren ordez BATERAKOA jartzea: Azken hori bi pertsonaren izenean egongo litzateke eta dirua ateratzeko bi titular horien sinadura beharko luke.
- Familiaren etxean eskudirurik ez uzten saiatzea.
- Afektatutako pertsonaren benetako gastuen araberako diru-kopurua emateko erantzukizuna bere gain hartzea (ahal bada, egunero).
- Ezusteko gastuen edo familiak susmoa hartzen dienen justifikazioa eskatzea.
- Ahal dela, afektatutako pertsonak diru-kopuru handiak erabiltzea eragoztea.
- Aurrezkiari loturiko dirua izanez gero, fondo edo pentsio-planean bat egitea pentsatzea. Afektatutakoak ezingo du berau erabili familiak horretarako baimena eman ezean.
- Jokoan aritzen den pertsonaren zorrak ez ordaintzea.
Zer egin dezaket afektatutako pertsonak laguntza jasotzea onar dezan?
Ludopatia arazoak dituen pertsonak arazo hori duela ukatzeko joera dauka eta berak nahi duenean utz dezakeela uste du, baina errealitateak dio jokatzeari uzteko ahaleginean porrot egin ohi dutela. Oso zaila da egoera horietan laguntzea. Lehenik errealitatea ikusten lagundu behar diogu, hau da, arazoaz lehenbailehen jabetzen. Horretarako, Ludopatia ulertzeko informazioa bilatu beharko dugu, eta baita tratamendua egiteko dauden aukerak ere.
Badago egin behar ez dugun zerbait: dirua uztea edo ematea. Horrela ludopatia arazoak dituen pertsonari laguntzen ari garela pentsatu arren, benetan kontrakoa egiten ari gara; izan ere, arazoa bere horretan mantendu eta horretaz jabetzea oztopatuko dugu.
Ludopatia gaixotasun bat al da?
OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) ludopatia arazotzat hartzen du, honako ezaugarri honekin: •”apustu-jokoei lotutako gertakarien presentzia, maiz eta behin eta berriz; gertakari horiek gaixoaren bizitza menperatzen dute, bere balioen eta gizarte, lan, material eta familia beharren kaltetan. (…) Jokabide honek irauten du eta, askotan, gehiagora egiten du, kontrako ondorio sozialak izan arren; esaterako, norberaren aberastasunak galtzea, familiaren arteko harremanen hondamena eta norberaren egoera kritikoak” (OME, 1992).
1980. urtean, APAk ( American Psychiatric Association ), joko patologikoa diagnostikatzeko irizpideak zehaztu zituen eta DSM-IIIn (Buruko Nahasteen Diagnostiko eta Estatistika Eskuliburua, III) argitaratu ziren.
Bai OMEk bai APAk Joko Patologikoa bulkaden kontrolaren nahastea dela uste dute, izan ere, nahaste hori duen norbanakoak gero eta arazo gehiago izango ditu jokatzeko bulkadari eusteko.
Laburbilduz, joko patologikoa nork bere jokabidea kontrolatzeko bitartekoen nahaste bat da eta bere kabuz ibiltzeko gaitasuna larriki mugatzen du. Horrez gain, osasuna, lana, familia eta gizarte-harremanak arriskuan jartzen ditu.
ERABILERA, NEURRIZ GAINDIKO ERABILERA ETA MENDEKOTASUNA
ERABILERA: Jokabidea modu jarraituan egiten ez denean. Gai da eskatzen zaion edo berak nahi duen edozein unetan ekintza geldiarazi eta beste jarduera bat egiteko, eta horrek ez dio arazorik edo atsekaberik sortzen.
NEURRIZ GAINDIKO ERABILERA: Jokabidea moldatzeko eragozpenak daudenean. Ahalik eta denbora gehien pasatzen du jarduera hori egiten eta baliteke lehen gustatzen zitzaizkion beste jarduera batzuk uztea soilik jokoan aritzeko.
MENDEKOTASUNA: Jokabide bera behin eta berriz gertatzen denean. Bere beharrak makinara edo beste jokoetara egokituz joan da eta horrekin betetzen ditu dauzkan premiak, hala nola emozioa, laguntasuna, erronka, hobetzea, entretenimendua, etab.


