begirada
Begirada - Landa-ingurunean Ludopatia detektatzeko eta gizarte-arreta emateko programa.

BEGIRADA landa eremuan Gizarte Arreta eskaintzeko eta Jokozaletasun Patologikoa Hautemateko programa da. Programa hau sortu zen Vitoria-Gasteizen dauden baliabideak herrietara hurbiltzeko beharretik, eta bere helburua da ASAJER-ek presentzia fisikoa izatea herrietan. BEGIRADA abian jarri zen 2007ko irailean.

BEGIRADA martxan jarri zenetik, egindako ekintzak bideratu dira programaren eta baliabideen berri ematera, hau da, taldeek eta herritarrek programaren erreferentzia izatea eta ezagutzea. Batu izan gara alkate eta alkatesekin, mediku taldeekin, giza taldeekin, eskolekin, herritarrekin, eta horri esker, landa eremua ezagutu ahal izan dugu eta oso datu baliagarriak lortu ditugu ekintzak egiteko etorkizunean.

HELBURUAK

  1. Landa eremuan ausazko jokoekin eta apustuekin zerikusia duten arazoak eta beharrak hautematea.
  2. Arabako herrietan sortzen diren gizarte izaerako beharrei erantzuna ematea.

BEGIRADA EKINTZAK

  • Zona bakoitzean dauden baliabideekin harremanak izatea: udalak, elkarteak, gizarte, hezkuntza eta osasun arloko zerbitzuak.
  • Landa eremuko jokozaletasun patologikoaren errealitatea ikertzea eta beharrak hautematea.
  • Gizarte zerbitzuekin eta arriskuei aurre egiteko teknikariekin batera hautematen diren ausazko jokoekiko eta apustuekiko mendekotasun eta gehiegikeria egoerei gizarte arreta ematea.
  • Informazio eta aurre egiteko ekintzak egitea, baita dibulgazio materiala banatzea ere.

BEGIRADA JARDUERAK

  • Informazio mahaiak eta materialak banatzea.
  • Azokak eta jaiak: Amurrioko txakoli azoka, Antoñanako Eztiaren azoka, Araba Euskaraz, Biasteriko jaiak.
  • Ikastetxeetan ikasleentzat eta gurasoentzat egiten diren IKTi buruzko informazio eta aurre egiteko ekintzetan informazioa zabaltzea.
  • Landa eremuko komunikabideetan agertzea: Laudio irratia, Arabako Errioxako irratia…
Deskargatu BEGIRADA liburuxka Deskargatu BEGIRADA Kartela