Gaur egun, jarduketa-eremua handitu egin da, eta elkarteak lan egiten du hainbat pertsonari laguntzeko, zenbait jokabidek (zorizko jokoak eta apustuak, erosketak, teknologiak –hala nola telefono mugikorra, bideojokoak…–) eragindako kontrolik ezarengatik laguntza eskatzen dutenei.
Elkartean parte hartzen dute psikologiako eta gizarte-langintzako profesionalek, jokabidemendekotasunak tratatzen esperientzia handia dutenek; bai eta arazoa gainditu duten pertsonek edo berreskuratze-prozesuan daudenek, familiako kideek eta boluntarioek.







