Errehabilitazioan Diren Arabako Jokalarien Elkartea (ASAJER) irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta 1989an sortu zen zorizko jokoen mendeko pertsonei laguntzeko helburuz.

Gaur egun, jarduketa-eremua handitu egin da, eta elkarteak lan egiten du hainbat pertsonari laguntzeko, zenbait jokabidek (zorizko jokoak eta apustuak, erosketak, teknologiak –hala nola telefono mugikorra, bideojokoak…–) eragindako kontrolik ezarengatik laguntza eskatzen dutenei.

Elkartean parte hartzen dute psikologiako eta gizarte-langintzako profesionalek, jokabidemendekotasunak tratatzen esperientzia handia dutenek; bai eta arazoa gainditu duten pertsonek edo berreskuratze-prozesuan daudenek, familiako kideek eta boluntarioek.

Araban jokoaren errealitateari eta haren patologiari buruzko ikerketak.
Norbanakoengan edo gizartean oro har mendekotasunik ez sortzeko baliabide egokiak martxan jartzea.
Jokoaren beharrik gabe moldatzen ikasteko behar diren aldaketak bultzatzea eta horretarako erraztasunak ematea.

ARGITARATUTAKO AZKEN MATERIALAK

JOKUZ KANPO ALDIZKARIA

ASAJER Elkartearen JOKUZ KANPO aldizkaria

AZKEN BERRIAK

JOKOAREKIN LAGUNTZA BEHAR DUZU?

945 140 468

asajer@telefonica.net
banner_35_anivers_asajer